Autodefentsa digitalaren hastapenak

Smartphone gabe bizi ala sarea irauli?

Hack.in#badakigu informatika elkarte askea

Pierre Destebetxo

Hack.in#badakigu informatika elkarte askea

Hack.in#badakigu, herritik eta herriarentzat sortutako erakunde tekno-politiko eta euskaltzalea gara. 10 urte daramagu jendarte garapenean eta giza eskubideen inguruan lanean ari diren norbanako zein eragileak ahalduntzen teknologia askeak erabiliz.

Ezagutu gaitzazu >

Zertaz arituko gara gaur?

Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketa egiteko bitartekoak eskaini nahi dizkizuegu. Gaurkoa oinarrizko tailerra izango da eta Android sistema eragilean oinarrituko dugu.

Normalean tailer hau egun osoko formatuan egiten dugu eta eskuko telefonoaz aparte beste gai batzuk ere haintzat hartzen ditugu:

Zuon herrietan tailerra antolatu nahi izatekotan gurekin harremanetan jarri.

Aurkezpen honen online kopia helbide honetan aurkitu duzue: https://labur.eus/kabia-autodefentsa

Zenbatek ezagutzen duzue gela honetan dauden bi pertsona?

Norentzat prestatu dugu hitzaldi hau?

Maialen Nikaraguan dago, bertako komunitate batekin lan egiten du. Eguzki energiaz kudeatzen diren gailu desberdinak prestatzean datza proiektua: eguzki labea, eguzkiak berotzen duen ur sistema... zonaldean paramilitarrak daude eta haien beldur dira.

Euskal Herrian dauka zentrala haien GKE-k eta beraien artean modu seguruan komunikatu behar dira.

Josune Euskal Herrian dago, atzo "operación mamut"-en baitan burutu dituzten atxiloketen berri izan du eta atxilotuei sustengua emateko desobedientzia zibil ekintza puntual bat antolatu nahi du.

Irati ezkertiar ikaslea da. Iratik, Enpresek eta Estatuek Interneten egiten duena ikustea sahiestu nahi du, ez ekintza politikoak sustatzen dituelako. Beste asmo berezirik gabe bere eskubidea delako. Eta kitto.

Mikel eta Bego bihotz oneko Euskal Herritarrak dira, nekatuta daude Europak errefuxiatuei zein tratu ematen dieten ikusteaz eta erabaki bat hartu dute: errefuxiatuak modu ilegalean ekarriko dituzte Euskal Herrira Europar lege deshumanizatuak desobedituz.

Ekintza martxan jarri nahi duten pertsona desberdinekin komunikatu behar dira.

Eskerrik asko Mikel eta Bego, maite zaituztegu.

Khaled arduratuta dago: ekintza politikorik egiten ez badu ere bere mutilagunarekin modu seguruan komunikatu nahi da. Khaled Yemenen bizi da.

Zuentzat dira aurkezpen honen lerroak.

Zuentzat ere gure begirunea, besarkada beroena.

Inor ez banaiz, zergatik zelatatzen naute?

© ¿Por qué me vigilan, si no soy nadie? | Marta Peirano | TEDxMadrid

Estatu zelatariak

Hauek lirateke Euskal Herritarroi zuzenago eragiten dizkiguten estatuen zelatatze baliabideak informazio eta komunikazio teknologien (IKT) esparruan:

Ondoko grafikoan beste hiru gune geografikotan herritarrek estatuengandik pairatzen duten IKTetako zelatatze baliabideak bilduta daude:

0. LineageOS

LineageOS Android banaketa, software libreaz osatzen den Android sistema eragiledun ROM bat da. Oso proiektu interesgarria da, izan ere, Google alboratzeko aukera eskaintzen baitu.

Ez gara honetan sartuko.

1. Oinarrizko konfigurazioak

Aplikazioak instalatzen eta konfiguratzen hasi orduko ezinbestekoa izango da gure Android gailuen oinarrizko segurtasun konfigurazioak martxan jartzea.

Hatz-marka vs. Patroia vs. PIN kodea vs. Pasahitza

Android desblokeatzen duzuenean zein desblokeatze aukera gaitzen duzue?

Gure ustez aukerarik onena pasahitz bat gaitzea da, ahal bezain segurua. Ez da hatz-marka bezain erosoa, baina teknikoki askoz seguruagoa da.

A1: Pasahitza konfiguratu

Fingerprints are Usernames, not Passwords >

Gomendatutako irakurketa: El derecho a la no autoincriminación >

Adi aplikazioen baimenekin

Android aplikazio bat instalatzerako orduan zenbait baimen esleitzeko eskatzen digu, irakurri tentuz zeintzuk baimen eskaintzen ari zareten, izan ere, datu horietara sarbidea izango baitu.

Linterna alta potencia >

Datuak zifratu

Zure telefonoa zifratzeko aukera eskaintzen du Androidek, bertan dauden datu, app... guztien segurtasuna bermatuz.

Telefonoa moteltzen du.

Google kontuaren ezarpenak

Googlekin zer, noiz eta nola elkarbanatzen ari garen aztertuko dugu hurrengo ariketan :)

A2: Ezarpenak berrikusi

Ez baimendu zure kokapena ezagutzera

Zure kokapena ezagutzen duten aplikazioak zeintzuk diren jakitea ezinbestekoa da. Aukerarik izatekotan ez baimendu aplikazioek zure telefonoaren kokapena zein den jakin dezaten.

Gomendatutako irakurketa: Google collects Android users’ locations even when location services are disabled >

2. Pasahitzak

Pasahitz seguruak ezartzeak gure bizi digitalaren gutxienezko segurtasuna bermatzen du.

Pasahitzak sortzerako orduan gure gomendioa hurrengoa da: 16 karaktere alfanumerikodun pasahitzak erabiltzea.

Ez larritu ez dituzu guztiak buruz ikasi beharko.

Erabiltzen dituzuen zerbitzuek baimentzen badute, 2FA (Two-factor authentication) erabiltzea gomendatzen dizuegu.

A3: 2FA WordPRess logina burutu

KeePassDroid

keepassx

Zure pasahitzak modu seguruan kudeatzen lagunduko dizun Android aplikazioa da.

A4: Pasahitz seguru bat sortu (GNU/Linuxetik)

Jaitsi >

3. Hasi orduko

F-Droid

fdroid

Aplikazio libreak (ez besterik) deskargatzeko biltegia. Nolabait esatearren zelatatzen ez gaituen Google Play bat, software librez hornitua.

A5: F-droid instalatu eta konfiguratu

Instalatu F-Droid >

4. Internet

Hasi orduko gomendioa

Riseup kolektibo kripto-anarkista ezagutzen duzue? E-posta kontu seguruak eta VPN zerbitzuak eskaintzen ditu (besteak beste), berau erabiltzea gomendatzen dizuegu.

Gonbidapen sistema batetan oinarritzen den sistema darabil, kontu bat nahi izatekotan eskatu gonbidapenak :-)

Riseup.net >

DuckDuckGO

orbot

Bilaketa anonimoak egitea bermatzen duen bilatzaile honek ere, Android app bat dauka.

Instalatu >

Firefox Focus

orbot

Mozilla Fundazioak pribatutasunaren alde egin duen azken ekarpena.

Instalatu >

Orbot

orbot

Android telefonoetan TOR sarera konexioa egitea ahalbideratzen duen aplikazioa.

A5: Orbot instalatu

Instalatu >

Orweb

orweb

TOR sarea erabiliz nabigatzea bermatzen duen nabigatzailea.

A6: Orbot eta Orweb bitartez TOR sareta konetaktatu eta gure IP helbidea zein den begiratu

Instalatu >

Bitmask

bitmask

Riseup.net-ek eskaintzen duen VPN-ra konektatzeko aukera ematen duen aplikazioa.

Informazio gehiago >

5. E-posta

K9 mail

orbot

Android sistema eragilean erabili dezakezuen e-posta bezero librea, besteak beste GnuPG erabiltzeko aukera eskaintzen du.

A7: E-posta kontu bat konfiguratu

Instalatu >

OpenKeychain

openkeychain

Fitxategiak eta komunikazioa GnuPG erabiliz zifratzeko aukera eskaintzen du.

Instalatu >

6. Berehalako mezularitza

Telegram

telegram

WhatsApp-ekin erkatu dezakegun mezularitza aplikazioa (WhatsApp bera baino funtsio gehiago ditu). Telegram-ek, WhatsApp-ek ez bezala, ez omen du erabiltzailea zelatatzen [*].

[*] Zerbitzariak kudeatzen duen atala ez da librea. horretaz gain ez du zifratua berez gaitzen, guk geuk eskuz egin behar dugu. Gure gomendioa Signal erabiltzea da.

Informazio gehiago >

Signal

signal

Pribatutasuna helburu duen Android aplikazioa. Mezu zifratuak bidaltzea eta dei zifratuak burutzea (VoIP) ahalbideratzen du.

Informazio gehiago >

Riot.im

signal

Komunikazio deszentralizatua ahalbideratzen duen sistema da, Android aplikazioa dauka.

Instalatu >

Briar [BETA]

signal

Komunikazio deszentralizatua ahalbideratzeaz gain, Internet erabili ezin dugun momentuetan komunikatzen jarraitu ahal izatea bermatzen du.

A8: Gela honetan dauden pertsonen arteko Internet gabeko komunikazioa probatu

Nola instalatu >

7. GPS

osmAnd~

signal

GPS nabigatzaile bat da, software librea izateaz gain OpenStretMap erabiltzen du mapa sistema gisa.

A8: OsmAnd~ oinarrizko konfigurazioa egiten erakutsi

Instalatu >

Eta hemendik aurrera zer?

Pribatutasunaren behatokia

pribatutasuna-behatokia

Post-Snowden aroan pribatutasunaren inguruko hausnarketak egiteko albisteak jasotzen dituen Telegram kanala. Hack.in#badakigu informatika elkarte askeak kudeatuta.

Batu kanalera >

Prism-break

Pribatutasunaren inguruko informazio mordoa duen webgunea.

Informazio gehiago >

Eskerrik asko!

Gogoratu! Hala nahi baduzue, elkartearekin harremanetan jartzea besterik ez daukazue tailer honen bertsio luzea (egun osokoa) burutzeko. Jarri gurekin harremanetan eta koordinatuko dugu.

Animo eta segi fuerte, munduak #eraldatzera!

Lizentzia

Aurkezpen hau (logotipoak eta bideoa izan ezik), legeak ahalbidetzen duen neurrian, JABETZA PUBLIKOAN uzten ditugu.

Aurkezpen honen online kopia helbide honetan aurkitu duzue: https://labur.eus/kabia-autodefentsa